3K ikastaroaren edizio berria antolatuko du Arabako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak. Kirol taldeei bideratutako tailerra izango da, eta euren eguneroko kudeaketa hobetzea izango du helburu. Laudion eskainiko dute ikastaroa, mota horretako trebakuntza eskualdera gerturatzeko.
Hiru urteko programa da 3K, baina aukera dago denbora gutxiagoan ere garatzeko. Era berean, hainbat saio antolatuko dituzte urtean, formazio arlo zehatzei buruzkoak.
2006an jarri zen programa abian lehen aldiz, eta orduz geroztik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 250 erakundek eta elkartek baino gehiagok hartu dute parte bertan.
Eskuliburua atondu dute antolatzaileek, egitasmoaren gaineko informazio guztia biltzen duena. Hemen irakurri daiteke. Dokumentu horretan azaltzen da nola eman daitekeen izena programan. Interesdunak Natalia Fernandezekin jarri daitezke harremanetan nfernandez@euskalit.net helbidearen edo 94 404 73 82 telefonoaren bidez, edozein zalantza argitzeko.