13:00ak aldera harrapaketa jazo da Virgen del Carmen kalean, anbulatoriotik gertu dagoen zebrabide batean. Osasun zentroa hurbil dagoenez, bertako medikuek lagundu dute larrialdiko zerbitzuen esku hartzean. Adibidez, oinezkoa harrapatu duen autoaren gidariari babes psikologikoa eman diote.
Berez, harrapatutako pertsona nagusia da eta kontziente zegoen artatu dutenean. Ertzaintzak adierazi du hematoma bat zuela buruan, besteak beste. Suhiltzaileak ere bertaratu dira lekura.
Udaltzaingoaren esku geratu da argiketak egitea. Agente batek azaldu du agian bihar arte ez dutela prest izango txostena.