Laudiotik abiatuko da Sahararen aldeko XV. Euskal Karabana. Bihar egingo dute ekitaldia, 10:00etan Gurutze Gorriaren egoitzaren aurrean. Zazpi elikagai trailer abiatuko dira Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetara, bertan dagoen elikadura krisi larria arintzeko asmoz.
250 tona elikagai eramanago dituzte guztira. Horietatik, 3,7 tona Aiaraldean jaso dira, urte hasieran hainbat saltokitan eginiko bilketetan. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldeko erakundeen antolatu dute karabana, Ilargi Erdi Gorriaren eskaerari erantzunez. “Piztu itxaropena” izango da egitasmoaren lema.