369 lasterkarik hartu dute parte Laudioko Mugagabe Trailean

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 5a, 09:39

Larunbatean izan zen Laudioko Mugagabe Traila. Bi ibilbide egon ziren, 29 kilometrokoa eta 10ekoa. Guztira, 369 korrikalari lehiatu ziren.

Larunbatean jokatu zen Laudioko Mugagabe Traila eskualdeko mendietan barrena. Besteak beste, Goikogane, Kamaraka eta Gallarraga tontorrak zeharkatu zituen ibilbideak. Jendetzak hartu zuen parte bi probetan. Argazki galeria osoa Mugagabe-Trail Laudio Facebook kontuan argitaratu dute, bildumaka. 10 kilometroko lasterketako sailkapena sarean dago ikusgai, baita 29 kilometroko norgehiagokarena ere. Parte hartzeari dagokionez, 185 lagunek hartu zuten parte zirkuitu luzean (horietatik 7 emakumeak ziren) eta 184k, berriz, laburrean (41 neskek).

Podiuma
Ibilbide luzean, Oihana Arratibel izan zen azkarrena emakumeen artean (Aiaramendi), Zenaide Alvarez (Aiaramendi) ondoren, eta Izaskun Larrinaga hirugarren (Orkatzak). Gizonezkoei dagokienean, berriz, Iñaki Isasi (Aiaramendi) izan zen aurrenekoa helmugaratzen, Pello Moreno bigarren (Amurrio Trail), eta Joseba Urbano hirugarren (Aiaramendi).

Lasterketa laburreko podiuma ez zen eskualdean osotasunean geratu. Emakumezkoen kategorian Nerea Eugenia Iturriaga izan zen garailea, Maider Urtaran bigarrena eta Maite Solaun hirugarrena. Hiruak ala hirurak norbanako gisa aurkeztu ziren. Gizonezkoetan, aldiz, Ander de Luis Cabezon izan zen txapeldun (Soraluze M.T), Hanot Echevarria (Trail Team Bizkaia) bigarrena eta Iker Echevarria (Trail Team Bizkaaia) hirugarrena. 

 Argazkiak: Mugagabe-Trail Laudio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide