aiaraldea.eus

Sorginei omenaldia eginda amaitu dira aratusteak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio
Sorginei omenaldia eginda amaitu dira aratusteak

Eguraldia lagun, dozenaka lagun bildu dira Laudioko Herriko plazan aratusteak ospatzeko. Umeentzako ikuskizuna egon da lehenbizi, baina 19:15ean izan da ekitaldi nagusia. Orduan egin diete omenaldia sorginei, Lezeagako sorginaren panpinaren aurrean. Xabi Solanoren Erre zenituzten abestiaren erritmora dantzatu dute Itxarkundia dantza taldeko kideek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa