"Euskara, sari ziurra" egitasmoa abiatu du Laudioko Udalak seigarrenez, herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen euskararen planaren barruan. Blogean eman dute ekimenaren berri.
"Kanpainak merkataritza zein ostalaritzan euskarazko harremanen erabilera handitzea du helburu eta horretarako bezero euskaldunak saritzen ditu euskara erabiltzeagatik boletoak oparituz", adierazi du Arrate Arbaiza Ahize Hizkuntza Aholkularitzako kideak. Guztira 5.000 sari zuzen baino gehiago banatuko dituzte Laudion erosketak egiten dituztenen artean: "Boleto hauetako sariak, kanpainan parte hartzen duten establezimenduek boluntarioki ipiniak dira, baita Dolumin Barikuko zozketan banatuko diren opariak ere". Facebooken aipatu dituzte proiektuaren nondik norakoak: