Laudio BHI institutuko DBH 2. mailako ikasleekin tailerra egin du Aiaraldea hedabideak. Bi orduko tailerrak izan dituzte gazteek. Hala, lehen saioan irratia izan zuten hizpide. Finean irratsaio bat osatzeko oinarrizko kontzeptuak ikasi eta saio labur bat grabatu zuten ikasleek.
Hemen entzun daitezke grabatutako saioetako batzuk:
Bigarren saioan, aldiz, filmen bikoizketa izan zuten ardatz. Animaziozko filma batzuen eszenak hautatu eta bikoiztu zituzten ikasleek, gidoi propioa erabilita. Hemen ikusi daitezke emaitzetako batzuk: