2019/03/30 11:30 - 16:00

Haurrentzako jarduera

Sukaldaritza tailerra

Sukaldaritza tailerra
Zubiko Etxea, Laudio

Kirikino Aisialdi Taldeak lauhilabeteko proiektu bati hasiera emango dio martxotik ekainerarte. Proiektuaren bi ardatzak Ellakuriko udal ortuetara eta sukaldaritza tailer bat hilabetean behin burutzea izango dira. Proiektu honek helburu nagusitzat ditu ELIKADURA, TALDE LANA, NATURA, KULTURA, SORMENA eta AUTONOMIA bezalako baloreak barneratzea. 2006 eta 2013 urteen bitartean jaiotako haurrei bideratutako proiektua da.

Esan bezala, proiektu honen bi ardatz nagusiak hurrengoak dira:

1) BARATZERA IRTEERA. Ostiral bat hilabetean Ellakurikoko udal ortuetara irteera burutuko da Ugarteko plazatik bertan gure ortua baitago. Sasoian zer erein, landatu eta jasotzen den erakutsi eta haurrak baratzea antolatzeko aukera izango dute gure laguntzarekin.

2) SUKALDARITZA TAILERRA. Larunbat bat hilabetean sukaldaritza tailerra burutuko da Museo Gastronomikoan. Gure menua sortuko dugu bertoko ekoizleen produktuekin errezetetan oinarrituta eta gure ukitu pertsonalarekin lehenengo eta bigarren plater eta postre bat eginez. Ostean gure platerak bazkaldu eta tailer batekin bukatuko dugu eguneko egonaldia.

Izena emateko orriak Laudioko Kultura Etxean lortu ahalko dira, eta datuak beteta martxoaren 29a baino lehen utzi beharko dira Kultura Etxean bertan. Izena emateko beste aukera bat edo kuotak galdetzeko izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 688726665 zenbakira deitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide