Moonshine Wagon: "Datorren astean aurkeztuko dugun diskoaren aurrerapena da bideoklipa"

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 15a, 09:12

Moonshine Wagon folk taldeak lan berria aurkeztuko du aurki. Estatu espainiarrean, Europan eta Estatu Batuetan egingo dute bira.

Straight From The Mud diskoa argitaratuko du laster Moonshine Wagonek. Atzo plazaratu zuten lan berriaren singlea: My Mind Is Mine abestia. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, Tennesseeko (Estatu Batuak) Roots Union Records zigiluarekin aterako dute diskoa eta Chromaticity Studiosen grabatu dute.

Goiatz Duttok, Joel Bruñak, Lander Louridok eta Victor Martinek osatzen dute taldea. Besteak beste, mandolina, baxua eta gitarra uztartzen dituzte abestietan. Goiatz Dutto laudioarraren hitzetan, "datorren astean aurkeztuko dugun diskoaren aurrerapena da bideoklipa". 

"Aste Santuan eta udan biran ibiliko gara Espainiatik eta Europatik. Irailean, berriz, Estatu Batuetara joango gara", adierazi dio abeslariak Aiaraldea hedabideari. 

Eskualdean ere egongo da taldea ikusteko aukera. Izan ere, maiatzaren 18an Orozkorock jaialdian emango dute kontzertua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide