Gaztefilm Fest zinema jaialdiaren pelikula laburrak herriko gazteek hautatu dituzte

Aitor Aspuru Saez 2019ko mar. 16a, 10:15

Atzo aurkeztu zuten Laudioko udalbatza aretoan Gaztefilm Fest zinema jaialdia eta antolatzaileek azaldu zuten Laudioko hainbat gaztek egin dutela ikusiko diren pelikulen hautaketa.

Gaztefilm Fest zinema jaialdian eskainiko dituzten pelikula laburrek epaimahai zorrotza gainditu behar izan dute emanaldietan egoteko. Izan ere, Laudio Institutuko eta Laudio Ikastolako ikasleek erabaki dute zeintzuk ikusi ahalko diren.

Helena Gonzalez antolatzaileak argitu du jaialdiaren helburua dela gazteak parte aktiboa izatea eta horrek ahalegina eskatzen duela. Gauzak horrela, aurreko hilabeteetan herriko ikasleek ikusi eta aukeratu dituzte hurrengo asteburuan eskainiko diren film laburrak.

Uxue Derecho, Swati Tewatia, Eder Laparra eta Sandra Arnaiz Laudio Ikastolako gazteek prozesu horretan parte hartu dute eta adierazi dute lan zaila izan dela. "Kanpoan pelikula interesgarriak geratu dira, Aeronauts, adibidez" esan du Parrak.

Swati Tewatia nabarmendu du filmeek jorratzen dituzten hainbat gai euren egunerokotasunean daudela maiz: "baina ez ditugu eztabaidatzen gure artean".

Amets Meatza alkateordeak goraipatu du jaialdia bat egiten duela Laudio Top Zinema programaren filosofiarekin: "gazteekin zenbait balio lantzea pelikulen bitartez".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide