Aretako Gazte Asanbladak emakumeen pilota jaialdia prestatu du ostiral honetarako. 19:30ean hasiko dira partidak. Lehenbiziko norgehiagoka eskuz binakakoa izango da. Leire Garai eta Arrate Bergarak Gentzane Aldai eta Nora Mendizabal izango dituzte aurkari. Ostean, lau t'erdikoan arituko dira Patri Espinar eta Olatz Arrizabalaga.
Emakume Master Cup txapelketako pilotariek hartuko dute parte, beraz, ekimenean. Batetik, Leire Garaik (Egungo txapeldunak) eta Patri Espinar txapeldunordeak. Eta, bestetik, Gentzane Aldaik, Arrate Bergarak, Nora Mendizabalek eta Olatz Arrizabalagak. Aretako Gazte Asanbladak adierazi duenez, sarreren prezioa borondatea izango da.