"Munduko azoka" irekia egingo dute Lamuza eskolan

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 21a, 08:41
Otsailean egin zuten ospakizunaren aurkezpena. / Aiaraldea.eus

Apirilaren 13an izango da ekimena. Familiei parte hartzeko deia luzatu diete. 

50 urte bete ditu Lamuza ikastetxeak. Urtemugaren harira, makina bat ekintza antolatu dituzte dagoeneko. Hurrengo hitzordua apirilaren 13an izango da, "munduko azoka" prestatuko dute. 

Itxaso Fernandez dago, besteak beste, antolakuntza taldean. Aiaraldea hedabideari azaldu dionez, Lamuza eskolako patioan egingo dute jarduera: "Ekintza hau eskolako 50. urteurrenaren ospakizunaren barruan sartuta dago eta bi helburu nagusi izango ditu: Lamuza eskola Laudio herrira zabaltzea eta ikastetxea kultura ezberdinen topagune izatea".

Ildo beretik, zentroa ezagutarazteko xedea izango du, "bizirik jarraitzen duela eta oraindik herriari ekarpenak egiteko prest dagoela adierazteko".

Hilabete eskas falta bada ere, eskola eta herriko familien parte hartzea eskatu dute: "Lurralde ezberdinetako gastronomia, musika, dantza, ohiturak... partekatzen. Horrez gain, herriko hainbat elkartek ere bertan egongo direla baieztatu digute, bai informazioa zabaltzen, abesten, erakusketak egiten...". Otsailaren hasieran aurkeztu zuten ikastetxeko urtemugaren dinamika: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide