Amorante musikariak girotuko du Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren Udaberri jaia

Erredakzioa 2019ko mar. 21a, 19:38

Arratsaldean eskainiko du kontzertua Amorantek. / Maköki

Umeentzako jolasak, Ilargiak taldearen kontzertua eta Diskotxantxaren emanaldia ere egongo dira. Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan izango dira ekintza guztiak.

Udaberri jaia egingo du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak martxoaren 30ean. Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan egingo dituzte ekintza guztiak, arratsaldez. 16:00etan kontzertua eskainiko du Ilargiak talde akustiko amurrioarrak. Umeentzako tailer eta jolasak egongo dira 16:30etik aurrera, eta Disko Txantaren emanaldia egongo da jarraian, 17:00etan.

Amorantek kontzertua eskainiko du gero, 19:00etan. Emanaldi berezia eskainiko du musikari gipuzkoarrak, hainbat musika estilo uztartuta: koplak, flamenkoa eta doinu afrikarrak, besteak beste. Ibilbide labur baina oparoa egin du Elgoibarko artistak: 2016an plazaratu zuen lehen diskoa eta 2017an bigarrena.

Kontzertu hori ikusteko sarrera 3 eurokoa izango da, baina Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideek doan sartzeko aukera izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide