Laudioko Udalak udaltzainen 5 plaza beteko ditu oposaketa bitartez. Deialdia bateratua izango da EAEko hainbat tokiko erakunderekin.
Jon Ander Altube alkateordeak zehaztu du HABE-2 ziurtagiria beharrezkoa izango dela: "bermatzeko polizia berriak EAEko bi hizkuntzetan moldatzen direla".
Deialdi orokorra Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bideratuko du eta gero 5 udaltzaingo egokituko zaizkio Laudioko udalerriari.