Atzo arratsaldean egin zen Laudioko Pintxo Lehiaketaren XII. edizioaren sari banaketa. Azoka eta Alboka tabernek lortu zuten lehen postua, epaimahai herrikoiak eta teknikoak hala erabakita, hurrenez hurren.
2. postuan Haitzulo Barri gailendu zen, epaimahai herrikoiaren zein teknikoaren sariak jasota.
3. sarian, aldiz, berdinketa teknikoa egon zen epaimahai herrikoiaren sarian Arkupe eta Iluntzeren artean, bi tabernek boto kopuru bera jaso zutelako. Epaimahai teknikoak, aldiz, Arkupe saritu zuen.
Pintxo barra onenaren saria, ordea, Arkupe eta Lauri-Barriak jaso zuten, bozketa herrikoiaren eta teknikoaren eskutik, hurrenez hurren.
Argazkiak: Optura