Data zehazten ez badakit ere, 70eko hamarkadan ezagutu nuen Berna San Pedroko elizan. Meza bukatutakoan pertsona bizardun eta altu bat hurbildu zen mikrofonora, eta "despido librea"ren kontrako borrokari buruzko testu bat irakurri zuen.
Ostean, gizon bizardun eta altu hori leku askotan ikusi eta ezagutu dut: Laudioko zineforumetan pelikulak aurkezten eta eztabaidak sortzen, "Patronatoaren alde" elkartean, "Tercio de familiaseko" kide gisa, lehenengo udal hauteskundeetan... Franco hil eta gero, Gure Aukera-Herri alternatiban, Herri asanbladetan, Amnistiaren aldeko mogimenduan, Herri Batasunaren sorreran, Gernikako Juntetxean borboiari aurre egiten, Herriko Taberna eraikitzen... Laudioko hamaika hormari eman dio bizitza eta alaitasuna; "Nin", Fontso eta boluntario askorekin, mobilizazioetan, kartelada eta enkarteladetan, Euskal Herritarrok... eta hau gutxi balitz familia, lana, Juventus, estropadak, mendia... pertsona bizardun eta altu hori Berna izan da.
Toki askotan, eta guztietan egoten jakin du. Une polit asko. Momentu latzeneetan ere, beti ekarpen positiboak egiten saiatu da.
Lasai Berna, zure bideak badarrai. Bego eta familia osoari muxu bana.