Katuxa Ibarran kokatuta dagoen industriaguneko enpresa bateko alarma aktibatu zen ostiralean, 15:30ak aldera. Horren ondorioz, Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen eta bi gazte ikusi zituen bost bat metroko teilatu moduko hesi baten gainetik jauzi egiten.
Poliziak azaldu duenez, hasiera batean ihes egiteko saiakera egin zuten adingabeek, baina ertzainek gelditzeko agindu zieten eta hala egin zuten.
Poliziak adierazi du jarraian adin txikikoen motxilak miatu zituztela eta kobre-bilkari zigilatua topatu zietela. Antza, 17 urteko gazteek leiho bat baliatuta lapurtu zuten objektua.
Horren ondorioz, indarra erabilita lapurreta egitea egotzi zien Ertzaintzak. Hori bai, 20:00ak aldera adinez txikiak euren tutore legalen esku utzi zituen poliziak.