Ivan Romeo eta Selena Barreirok hartu dute lidergotza Aiarako Biran

Erredakzioa 2019ko mar. 25a, 09:04

Laudion egin da Aiarako Biraren XXX. edizioaren 3. etapa. Arratsaldeko lauretan abiatu ziren 145 kirolariak eta 42 kilometroko ibilbidea burutzeko.

Lasterketaren hasieran erorketa bat jazo zen. Ivan Bonilla txirrindularia -lasterketaren liderra- izan zen erori zen kirolarietako bat, baina pelotoira berriz batzea lortu zuen gero.

Ciudad de Oviedo-Tartiere Auto taldeko Selena Barreirok lortu zuen emakumee sailkapenean gailentzea, Clarianta maillota eskuratuta

Gizonezkoen kategorian, aldiz, Ivan Romeo izan zen protagonista nagusia. 15 segundoko abantailarekin iritsi zen metara. Modu horretan lortu zuen etapako eta lasterketa orokorreko sailkapenean gailentzea, Mendiko Saria lortzearekin batera.

Batezbesteko abiadura 40 kilometro ordukoa izan zen, Aiarako Birako antolatzaileen esanetan. Laugarren etapa -azkenaurrekoa- larunbatean jokatuko da Artziniegan. Aiarako Birakoek sare sozialetan (twitterren) egin zuten zuzeneko kontaketa: 

https://t.co/hb7O6WVbny

— Aiarako Bira (@AiarakoBira) 2019(e)ko martxoaren 23(a)

Omenaldia sortzaileei
Lasterketa hasi baino lehen omenaldia egin zieten Laudioko Txirrindulari Elkarteko zuzendaritzako kideei, eurak izan baitziren Aiarako Bira sortu zutenak. Gauzak hala, Pedro Mari Lili, Javier Urkijo eta Rafa Uriartek moztu zuten zinta.

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENAK
1. BARREIRO, SELENA CIUDAD DE OVIEDO-TARTIERE  00:35:37             
2. DIEZ, GADEA (CCB GRANJA VALLEVAL)      00:37:08     1:31 min.

GIZONEZKOEN SAILKAPENAK
1. ROMEO, IVAN EQUIPO CADETE NORINVER 01:01:53             
2. FERNANDEZ, PABLO ASEGURAS-MSOLUCIONA 01:02:08      
3. RODRIGUEZ, HUGO CIUDAD DE OVIEDO-TARTIERE 01:02:08      

SAILKAPEN OROKORRA
1. ROMEO, IVAN CAD-2  EQUIPO CADETE NORINVER 03:23:20     
2. FERNANDEZ, PABLO CAD-2  ASEGURAS-MSOLUCIONA 03:23:35 a15
3. ALVAREZ, JOSE ANDRES CAD-2  EVOLO 03:23:48 a28
4. ZAERA, JAVIER CAD-2  GRUPO ALDIA - VIVE HUESCA 03:23:48 a28
5. GIMENO, DAVID CAD-2  ISIDORO SAN JUSTO 03:23:51 a31

MONTAÑA
1. ROMEO, IVAN            

HELMUGA IBILTARIAK
1. MORENO, EDER           

LEHEN ARABARRA
1. ALVAREZ, JOSE ANDRES   

LEHEN URTEKO LEHEN KADETEA
1. GORRIÑOBEASKOA, AIMAR  

Azken bi etapak, datorren asteburuan
Datorren asteburuan egingo dira birako azken bi etapak. Larunbatean Artziniegan barrena arituko dira txirrindulariak eta Arespalditzan igandean.

Argazkiak: Nagore Portillo

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide