Hockey Laudio Kirol Elkartea osatu zuten iaz urrian kirol horretan aritutako hainbat lagunek eta hasteko gogoekin zeudenek ere.
Ondorioz, 15 emakumezkok eta 12 gizonezkok parte hartzen dute ekimenean, talde mistoa baita. Astean behin entrenamendua egin edo lagunarteko partida jokatzen dute. Gaur, esaterako, norgehiagoka izan dute Getxoren aurka Gardeako zelaian.
Horrez gain, zenbait hitzordu prestatzen ari dira. Hasteko, apirilaren 6an eta 7an Leonera joko dute 4 jokalarik Getxoko taldearekin, hain zuzen. III. Torneo Hockey Family lehiaketan egongo dira.
Gainera, maiatzaren 4an eta 5ean Espainiar estatuko beteranoen txapelketa antolatzen ari dira laudioarrak, Gardean egingo dutena.
Bukatzeko, ekainaren 21etik 23ra bitartean Santanderrera joango da talde osoa IV. Hockey Summer Festival torneoan jokatzeko. Europa osoko lehiakideekin egingo dute topo Kantabrian.