Goiko plaza 22. helbidean -autobide azpian, hain zuzen- dagoen horman margotuko dute indarkeria matxistaren kontrako murala. 15x4,5 metroko zabaleradun espazioan jasoko den irudia partaidetzan oinarrituta sortuko dute.
Berez, prozesua Irantzu Lekue artistak gidatuko du, eta apirilaren 9an eta 16an bilera irekiak egingo dituzte 19:00etan Kultura Etxean lana diseinatzeko. Horietan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da Berdintasun Zerbitzuan.
Maiatzean ekingo diote margotzeari eta herritarrek aukera izango dute laguntzeko. Zehazki, 10:30etatik 12:30ak arte eta 17:30etatik 19:30ak arte marraztuko dute.
