Helduen Hezkuntzako ikastetxean izango dira deialdiak ekainaren 15ean eta 22an. Lehen egunean Preliminary Test proba egingo da eta hurrengoan Firts eta Advanced Cambridge tituluen azterketak.
Deustuko Hizkuntza Zentroarekin egingo dira elkarlanean berriro eta gutxienez 20 lagunek eman beharko dute izena azterketa bakoitzeko. 2017an hasi zen Laudioko Udala deialdiak antolatzen eta herriko zein eskualdeko ingeles ikasleek eman dezakete izena.