Domina ugari eskuratu du taekwondo klubak Gaztela-Leoiko Txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko api. 2a, 14:02

Asteburuan izan zen txapelketa. / Laudioko Taekwondo Kluba

Asteburuan izan zen txapelketa, eta 11 dominarekin itzuli dira laudioarrak herrira. 

Gaztela-Leoiko Taekwondo Txapelketan lehiatu dira Laudioko Taekwondo Klubeko kideak. Banaka zein taldeka gailendu dira bertako zenbait kirolari.

Banakako lehian Ainare Vega Larreategik eta Olga Gutierrez Garridok urrezko domina eskuratu zuten, eta June Ibarra Diazek zein Ainara Vivanco Oribek zilarrezkoa. Itxasne Gonzalez Campollok, Yerai Alonso Ruizek eta Iker Pelaz Garciak, aldiz, brontzezko sariarekin zapaldu zuten podiuma. 

Binakako modalitatean, June Ibarrola Diaz eta Yerai Alonso Ruizek haurren mailako urrezko domina etxeratu zuten, baita Iker Pelazek eta Ainara Vivancok ere. Jesus  Martinez Zorrillak eta Olga Gutierrez Garridok osatutako bikoteak, berriz, brontzezko domina jaso zuen. 

Bestalde, Siratsek urrezko domina irabazi zuen banakako modalitatean, eta Nahiak brontzezkoa. Hirunakako kategorian, ostera, lehen postua erdietsi zuten Ainarak, Siratsek eta Nahiak, "Bilbao Gimnastico Briviesca eta Olgarekin batera". 

Laudioko Taekwondo Klubak sare sozialetan goraipatu ditu haur eta gazteen lanak: "Bilbao Gimnastico Briviescako kideak ere zoriondu behar ditugu, eurekin partekatu baitugu lana eta txapelketa". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide