aiaraldea.eus

Urko Ruizek Euskal Selekzioarekin jokatuko du aste honetan Espainiako Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Kirola  Laudio

Urko Ruiz Larisgoitia Ganbegi HTko jokalari laudioarrak jokatuko du Euskal Selekzioarekin Espainiako 16 urte beherako Espainiako Txapelketa.

Urko Ruizek Euskal Selekzioarekin jokatuko du aste honetan Espainiako Txapelketa
Urko Ruiz hockey jokalari gaztea. / Ganbegi Hockey Taldea | Ikusi handiago | Argazki originala

Lehiaketa Madrilen izango da apirilaren 4tik 7ra bitartean. Euskal Selekzioak Aragoi, Valentzia eta Kataluniako taldeen aurka jokatuko du bere multzoan. Madril, Kantabria, Asturias, Andaluzia eta Galiziako selekzioak neurtuko dira beste multzo batean.

Multzoetako lehen bi sailkatuek jokatuko dituzte finalerdiak, eta horien irabazleek finala.

Urko Ruiz selekzioko entrenamenduetan aritu da Ibai Tejedor, Eneko Bergaz, Aimar Atxa eta Gaizka Martin kideekin batera; eta azkenean bera izan da Joan Fitók -Euskal Hautatzaileak- deitu duen Ganbegiko jokalari bakarra.

Gazte laudioarrak oso modu positiboan azaldu du orain arteko esperientzia: "oso gustura ibili naiz, baina hemendik aurrera pasatuko dena oso liluragarria irudituko zaidala uste dut. Euskal selekzioko taldean konfiantza asko hartu dugu eta horrek seguruago sentitzen lagundu dit. Inguruan dauden lagunek eta etxekoek ere asko animatu naute".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa