Andrea Ulloa eta Igor Arzuagak lehen diskoa argitaratu dute elkarrekin: Enero."Lan eta denbora askoren emaitza da diskoa", adierazi du Andrea Ulloak, "eskerrik asko zuen pazientzia eta arretagatik".
Diskaren azala Leire Oruetak egin du, eta Kultura&Natura estudioetan egin dituzte grabaketak. Igor Arzuaga aretarrak ere pozik aurkeztu du egitasmoa sare sozialetan: "Orain promozioa egitea dagokigu, lehen edizioko kopia bana eskuratzeko zuetako bakoitzak".
Arzuagak nabarmendu du poesia eta melodia gozoak uztartu dituztela lanean: "gozamena da". Abesti bilduma Laudioko Zuhaitza liburu-dendan zein Keska tabernan jarri dute salgai.
