[IRITZIA] Industria birmoldaketaren odol jarioak aurrera darrai

Erabiltzailearen aurpegia
LIDLen biltegia itxiko dutela iragarri dute duela gutxi.

Aiaraldeak ezin du aurrera begiratu atzean utzi duena ulertu gabe. Jarduera industriala kolpez erortzea lortu zuen birmoldaketa industrialak. Aceros de Llodioren itxierak industriaren suntsipenaren bidea ireki zuen. %25eko galera hori mantentzen da. Gero moldaketak etorri ziren beste fabrika batzuetan.

Zer da gertatu dena azken hiru hamarkadetan? Erabaki politikoek eragin zuten enplegua eta etorkizuna eskaini zituen zonalde honek zuen dirdira itzaltzea. Alde batetik, enpresen kontrola hartu zutenek ez zutelako horiek berriztatzeko ahaleginik egin eta, bestetik, hainbat gobernu izan zirelako eredu horrekin amaitzea erabaki zutenak.

Bai, iritsi ziren tailerrak industrialdera, Arzako poligonora... baina ez dute irauten. Ez da jarduera industriala sustatzen ari zonalde horretan eta are okerragoa dena: industria handiek beste fabrika batzuk irekitzen dituzte, gertu edo urrun dauden beste enpresa batzuk erosten dituzte eta, kontrara, ez dute hemen jarduerarik sustatzen. Prekarietate eta langabezia tasa handiak dakartza horrek. Bere etorkizun industriala hari batetik zintzilik dagoela ikusten ari da Aiaraldea. Birmoldaketa industrialari odola dario oraindik, gobernuak eta enpresariak ez daudelako etorkizunagatik kezkatuta. 180 graduko biraketa bat egin behar da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide