2019/04/23 - 2019/04/26 10:30

Ikastaroa

Sukaldaritza ikastaroa

Sukaldaritza ikastaroa
Zubiko Etxea, Laudio

Laudioko Euskara Arloak haurrentzako sukaldaritza ikastaroak antolatuko ditu  apirilaren 23, 24, 25 eta 26 egunetan Zubiko Etxean. Bi ordutegi egongo dira, goizekoa (10:30-13:30, 30 ume) eta arratsaldekoa (16:30-19:30, 30 ume). Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta daude. Parte-hartzaile bakoitzak 10€ ordaindu beharko ditu. Izena emateko aukera egongo da apirilaren 1etik 8ra Euskara Arloan, 94 403 48 90 telefonora deituta edo euskara@laudio.eus helbidera idatzita. Emandako izenak lekuak baino gehiago balira, zozketa egingo da apirilaren 9an, asteartean, Euskara Arloan 9:00etan. Apirilaren 12a ostirala igarota, izen-ematea eta ordainketa beteak izango ez dituztenek, lekua galduko dute eta zerrendako hurrengoari emango zaio aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide