2019/05/01 19:00

Ikastaroa

Laudioko Aurreskua ikasteko klaseak

Laudioko Aurreskua ikasteko klaseak
Musika Etxea, Laudio

Laudioar talde bat lanean ari da la 'Laudioko aurreskua' berreskuratzeko asmoz, izan ere, Guda Karlistaren ondoren desagertu zen eta orain herriko jaietan berriro presente egotea nahi dute. Horretarako, maiatzaren 1etik abuztuaren 7ra 36 klase eskainiko dituzte dantza hori ikasteko gogoa duten pertsonentzat. Lamuza parkeko Musika Etxean izango da, astelehen eta ostiraletan 19:00etatik 20:15era 55 euroren truke. Izen emateak Kultur Etxean egin ahalko dira.

Iaz herriko 50 emakumek dantzatu zuten aurreskua Berakatz Egunean. Jatorrian udal agintariek dantzatzen zuten, ondoren Kofradiako gazteek eta geroago desagertu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide