Korrika Kulturalak egitarau bizia izan du asteburuan Laudion. Ostiralean Andoni Egaña bertsolariak eta Jon Ostolaza trikitilariak emanaldia eskaini zuten Kasinoan arratsaldez.
Igandean bi hitzorduk osatu zuten egitaraua. Goizean Udaberriko Mendi Ibilaldia izan zen. Ugarte plazatik abiatu ziren mendizaleak eta Ermu Andra Marira igo ziren. Han hamaiketakoa izan zuten prest.
Bukatzeko, atzo ere baina 19:00etan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleek Desentxufatuak lana eraman zuten Kasinoko oholtzara.