Arrañoko auzokideek HAPOren aldaketa puntuala eskatu diote udalari

Aitor Aspuru Saez 2019ko api. 25a, 09:14
Arraño kaleko 47 eta 55 zenbakien arteko etxebizitzak Larrazabalen kokatzen dira sarrerari dagokionez. / Aiaraldea.eus

Arraño kaleko 47 eta 55 zenbakien arteko bizilagunek eskatu dute aldaketa, ordenamenduz kanpo daudelako zenbait jabego.

Laudioko Arraño kaleko 47 eta 55 zenbakien arteko jabeek -Larrazabalen sarrera dutenek, alegia- eskaera egin diote Laudioko Udalari Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPO) aldaketa egin dezan.

Bizilagunek azaldu dute Laudioko HAPO oso zaharra dela, eta etxebizitza bat, garaje bat, zenbait sarrera eta lursail batzuk ordenamenduz kanpo geratu direla aurreikusita zegoen errepide baten ondorioz. Izan ere, Arraño eta Larrazabal lotzeko errepidea bertan behera geratu zen.

Eraikinen Ikuskaritza teknikoa egin ondoren, auzokideek zenbait obra egin behar dituzte euren jabegoetan eta gauzatu baino lehen, bermeak nahi dituzte. Horregatik eskatu diote tokiko erakundeari aldaketa puntuala egitea.

2011-2015 legealdian parte hartzerako prozesua abiatu zen Laudion, HAPO berriaren ildo nagusiak definitzeko, baina ez da gauzatu. Besteak beste, hirigintza saileko teknikarien hainbat erretirogatik.

Udalaren erantzuna
Udal gobernu taldeak, printzipioz, ukatu egin du eskaera. Jon Ander Altube alkateordeak azaldu duenez, "HAPO ezin da aldatu horrela, ezin da kartako hirigintza egin. Alde batetik, kasu gehiago daude eta denei erantzuna eman behar zaie aldi berean eta, bestetik, legealdia agortzear dagoela, udal gobernu taldeak ezin du horrelako erabakirik hartu aldebakartasunez, adostasuna behar baita horretarako".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide