Iraide Izagak irabazi du Marocco Trail lasterketa

Aitor Aspuru Saez 2019ko api. 22a, 11:05

Iraide Izaga podimuean./ I. I.

300 kirolarik hartu zuten parte proban. Emakumeen kategorian lehen postua eskuratu zuen laudioarrak.

Apirilaren 13an irabazi zuen Iraide Izagak Marocco Trail lasterketa Ait Ben Haodoun. Aiaraldea hedabidearinadoerazi dionez, Marokon dago oporretan laudioarra eta aurreko egunean ikusi zuen kartela. Hala erabaki zuen izena ematea; eta partaidetza arrakastatsua izan zuen, emakumeen kategorian garaipena lortu baitzuen.

10 kilometroko ibilbidea bete zuen Izagak 51 minututan: "Esperientzia oso polita eta desberdina Izan da. Lurraldea oso bestelakoa da, basamortua. Harriak, hondarra eta erreka txiki batzuk zeharkatu genituen eta sekulakoa beroa egin zigun, 30 gradutik gora".

Guztira, 300 parte-hartzailek eman zuten izena. Batzuk umeak ziren, baina bazegoen ere puntako kirolariren bat ere, “gizonezkoetan artean Rachid Ramzik (olinpiar jokoetan 800 eta 1500metroetako txapeldunak) ere parte hartu zuen", argitu du Izagak.

Irabazi izanagatik ez ezik, Iraide Izaga oso pozik dagoela adierazi du bertako giroa dela medio: "Berez 09:00etan hasi behar zen, baina 11:00ak aldera arte atzeratu zen... hemen esaten duten bezala "insha'Allah" (jainkoak nahi badu). Jendeak erlojua ez zuen begiratzen Euskal Herrian bezala. Beroketa gutxi egiten dute, beste filosofia batekin hartzen dute, askoz lagunkoiagoa eta herrikoiagoa da dena. Edozein oinetakoekin egiten dute korrika, ahal duten moduan, baina gu baino askoz azkarragoak dira, hala ere”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide