Gardeako hockey zelaiak Euskadiko Selekzioaren teknifikazio saioak hartuko ditu bihar goizean. Horretarako Espainiako Selekzioko bi hautatzaile bertaratuko dira: Borja Movellan eta Andres Mondo.
Ganbegiko 3 jokalarik jaso dute gonbidapena deialdian aritzeko: Urko Ruizek, Ibai Tejedorrek eta Elena Etxebarriak, hain zuzen. Lehenengo biek parte hartuko dute entrenamenduan, baina Elena Etxebarriak ezin izango du.
Laudioarrekin batera, RC Jolaseta, Atletico San Sebastian, Real Sociedad, CH Stick Getxo, Santo Tomas Lizeoa eta Ekintza klubetako jokalariak egongo dira kontzentrazioan.