Bi autok elkarren artean talka egin dute gaur Aretako ordainsarian, Bilboko norantzan. Arratsaldeko zazpiak aldera jazo da ezbeharra, baina ez da larria izan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Pertsona batek mina hartu du eta anbulantzia bertaratu da artatzera, baina azkenean ez dute ospitalera eraman behar izan. Trafikoan ere eragin txikia izan du gertatutakoak, bidea oso zabala zelako eta berehala alboratu ahal izan dituztelako bi ibilgailuak.