Amets Meatza alkateordeak gaur adierazi du zein izango den udalak prestatu duen musika eskaintza sanrokeetan. Erakundearen egitaraua 3 gunetan banatuko da; Herriko plaza, Zumalakarregi etorbidea eta Alberto Acero plaza. Horrez gain, Txosna Batzordearen kontzertuak egongo lirateke, oraindik iragartzeke daudenak.
Edonola ere, tokiko erakundeak hurrengo emanaldi sorta antolatu du, elkarteen, norbanakoek eta lan taldearen iradokizunak jarraiki:
Zumalakarregi etorbidea:
Abuztuak 16: La Fuga eta Itoiz-i tributua
Abuztuak 17: Modus Operandi eta Oxabi erromeria
Abuztuak 22: Orquesta Casting
Abuztuak 23: Huntza eta Nogen
Abuztuak 24: Mexico Lindo mariatxiak
Herriko Plaza:
Abuztuak 15: Ertzak
Abuztuak 16: Fandango eta Arin Arin txapelketa eta gero Tio Teronen Semeak
Abuztuak 17: Puro Relajo
Abuztuak 21: Bilbainadas eta gaupasa
Abuztuak 22: "Boleros con alma mexicana"
Abuztuak 23: San Roke Musika Elkartea
Abuztuak 24: Musikari ibiltariak
Abuztuak 25: Iñaki Plaza
Alberto Acero plaza:
Abuztuak 16: DJ Xaibor
Abuztuak 17: Diskodantza
Abuztuak 21: Kantu Kolore
Abuztuak 22: Diskodantza
Abuztuak 23: DJ Xaibor
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!