Nagusien Etxea berriztatzeko diru-laguntza eskatuko dio Laudioko Udalak Arabako Foru Aldundiari, 2020-2021 aldirako Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren barruan. “Musika Etxea” atondu nahi du tokiko erakundeak eraikin horretan. Ez da diru-laguntza hori eskatzen duen lehen aldia.
Iaz 300.000 euro eman zituen Aldundiak aipatutako obrak egiteko, baina udalak uko egin zion laguntzari, “oposizioak bestelako lehentasunak markatu” zituela eta, obra egiteko baldintzak ematen ez zirela argudiatuta.