Asteburuan izango dira Gardeako jaiak. Maiatzaren 3tik 5era egitarau oparoaz gozatzeko aukera egongo da Laudioko auzoan. Azoka, kirol jarduerak, umeentzako ekintzak, antzerki emanaldiak eta beste hainbat ekintza egingo dira hiru egunetan.
EGITARAU OSOA
Maiatzak 3, ostirala
12:00 // Meza Andere abesbatzarekin eta kontzertua. Jarraian, mokadua gizarte etxean
17:30 // Bolatokiko Santa Kurutze sari nagusia, Gardeako bolatokian. Gazteen kategoria 17:30etik 18:30era; eta senior eta emakumezkoena 18:30etik 20:00etara. Ruperto Urkijo Bolatoki Klubak antolatuta
21:00 // Zabuen plazan, zinema aire zabalean: “Campeones” (Euria egiten badu, frontoira mugituko da)
Maiatzak 4, larunbata
10:00 // Bolatokiko Santa Kurutze Sari Nagusia Gardeako bolatokian. Gazteen kategoria 10:30etik 11:30era; eta senior eta emakumezkoena 11:30etik 12:30era. Ruperto Urkijo Bolatoki Klubak antolatuta
11:00 // Zabuen plazan, esperimentazio tailerrak, 14:15ak arte. (Euria egiten badu, frontoira mugituko da)
11:30 // Zabuen plazan, puzgarriak eta aurpegiak margozteko tailerra, 13:30ak arte. (Euria egiten badu, frontoira mugituko da)
11:30 // Graffiti tailerra zabuen plazako horman, 14:30ak arte
12:00 // Eskola zaharrean, ipuin kontalaria eta haurrentzako tailerrak 13:00ak arte
12:00 // Santa Kurutzetik, Arloteen kalejira. 13:00ean iritsiko dira
13:00 // Bide zaharretatik, San Roke Musika Elkartearen kalejira
16:30 // Buruhandiak Galtzagorri K.T-aren eskutik
17:30 // Txokolate jana haurrentzat
18:00 // Zabuen plazan, Dj Xaibor. (Euria egiten badu, frontoira mugituko da)
19:30 // Eskola zaharrean, II. Gardearte Antzerki Laburren Jaialdia La Familia Inventada taldearekin
Maiatzak 5, igandea
10:15 // Kalejira lankaietako lagunak taldearekin
10:30 // Zabuen plazan, elkartasun azoka. Auzokideek 2020. urteko jaiak antolatzeko dirua biltzea dute helburu. (Euria egiten badu, frontoira mugituko da)
11:00 // Tenis klase irekiak (erraketa eraman beharko da). Adinaren araberako taldeak egingo dira. Ondoren, entrenatzaileen erakustaldia
12:00 // Zabuen plazan, dantzak kilkerrak taldea antolatuta. (Euria egiten badu, frontoira mugituko da)
13:00 // Meza Santa Luzia Abesbatzarekin
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!