Omenaldi jendetsua egin diote Isidro Murgari

Erredakzioa 2019ko mai. 2a, 21:05
Ehunka lagun bertaratu dira Isidro Murgaren omenaldira. / Aiaraldea.eus

Iragan larunbatean zendu zen Isidro Murga. Gaur arratsaldean omenaldi jendetsua egin diote Egin egunkariko sustatzaile eta herri mugimendu ugaritako kidea izan zenari. Lamuza parkean egin dute ekitaldia, eta ehunka herritar bertaratu dira zitara, gizarte eta politika munduko ordezkari ugarirekin batera.

Jende ugarik hartu du hitza omenaldian, eragile askotan ibili baita Murga: Gure Esku Dagon, Komando Sukaldarin, Etxeraten, Eginen...Zendutako laudioarrarekin izandako anekdota eta bizipenak izan dituzte hizpide gehienek. 

Larraitz Ugarterena izan da lehen hitzartzea, eta espetxean zein 18/98 epaiketan bizitakoak ekarri ditu gogora. Lamia Arcas Gure Esku Dagoko kidea igo da segidan, eta naziotasun zein erabakitze eskubidearen alde Murgak egindako lana goraipatu du. Komando Sukaldari elkarteko kideak eta lagunek ere izan dute gogoan Murga, baita Etxerateko ordezkariek ere. Pablo Gorostiagak eta Jose Luis Elkorok Egin egunkariko eta epaiketako garaiak kontatu dituzte, hamaika anekdotarekin batera.



Sergio Escribano izan da hitza hartzen azkena, Isidro Murgaren senideen ordezkari gisa. Bertaratutako guztiei eta ekitaldia antolatzen egon direnei eskerrak eman dizkie. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide