Laudioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak bultzatutako eta Irantzu Lekue artistak zuzendutako murala ia bukatuta dago. Parte hartzerako prozesua baliatu dute egiteko eta, guztira, 30 herritar inguruk egin dituzte ekarpenak. Sortzaileak azaldu du profil ugariko jendea egon dela buru-belarri egitasmoan: "batzuk diseinuan, beste batzuk margotzen".
Berez, irudiaren mezua eta leloa da "Sororitatea" eta guztien artean hautatu dute aurreko saioetan. Irantzu Lekuek parte-hartzaileen ideiak jaso zituen eta 4 marrazki egin zituen, herritarrek bat aukeratzeko.
Pasa den astean ekin zioten margotzeari eta, eguraldia lagun, hurrengo astean amaituko dute.
Argazkiak: Irantzu Lekue