Emakumezkoen Kadete B-G1 ligan lehen postua erdietsi du EKA Laudio taldeak. Eskubaloi talde laudioarrak 23 puntu lortu ditu guztira, bigarrenak (Tolosa C.F Eskubaloia) baino hiru gehiago.
Igandean izan zuten Ligako azken partida. Laudioko kirolariak Centro Odontológico ALAIA HETen aurka neurtu ziren, 30-16 irabazita.
Laudio Eskubaloi Taldeko kideak pozik azaldu dira lortutako emaitzarekin. Jakinarazi dutenez, datorren ostiralean izango dute hurrengo erronka. Zehazki, Arabako Koparen finalaurrekoa jokatuko dute, Laudioko Granja kiroldegian.