Atzo JEZ enpresak hauteskunde sindikalak egin zituen eta ELA sindikatuak eskuratu zuen langile gehienen babesa. Berez, 4 ordezkari izatetik 6 izatera igaro da. Zehazki, behargin espezialisten artean 81 boto jaso zituen eta teknikoen artean 25.
Bilakaera horren ondorioz, LABek kide bat gutxiago izango du langile batzordean, hau da, bi. Gainera, zerrenda independenteak ez du presentziarik lortu, ez baita aurkeztu, aurreko bozketan ez bezala. LAB antolakundeak 47 boza izan zituen espezialisten artean, eta 17 teknikoen eskutik.
ELA sindikatuak adierazi du azken urteotan egindako lan onari esker egin duela gora Laudioko enpresa esanguratsuan.