Uxoa areto futbol taldeak mailaz igotzea lortu du. Alejandro Goti kidearen esanetan, bilakaera izugarria izan du taldeak. Izan ere, iaz, erregional kategoriatik "preferente" mailara igo ziren, "eta aurtengo denboraldian, liga irabazteaz gain, Euskal Ligara igotzea lortu dugu". Garaipena garrantzitsutzat jo dute, "bai Laudiorako eta baita gure talderako ere". Izan ere, hurrengo denboraldian Bizkaia eta Gipuzkoako taldeak izango dituzte aurkari, "maila handiko taldeak".
Uxoakoek, baina, garaipenaren gainetik laguntasuna azpimarratu dute: "Areto futboleko taldea gara, independentea. Udaletxetik inolako diru-laguntzarik ez dugu jasotzen... lagun talde bat garela da inportanteena".