Baserritar ekologikoen talde batek merkatu berri bat antolatzeari ekingo dio larunbatetik aurrera. Ignacio Lopez Olako baserriko kidearen arabera, eskualdeko herritarrentzat elikagaiak irisgarriagoak izatea da helburua. "Gero eta errazagoa da BIO elikagaiak erostea. Orain ere, merkatal zentro handiek hauetan espezializatzen ari dira, eta zalantza barik hauek gure osasunerako besteak baino askoz orekatuak dira, baina, tokiko inguruan, zein eragin dute elikagai hauek?", luzatu du gogoeta. Egileak ezagutzera ematea izango dute bigarren helburu, baserritarrak eta produktu ekologikoak kokatzea ahalbidetzea.
"Baserritar txikiak hemen gaude ere, lurra eskuratu ezinik, ekoizpen kostuak betetzera heltzen ez diren prezioak jasota, herriak eta baserriak bizirik mantentzen", azpimarratu dute. Ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 14:00ak arte egongo dira merkatal zentro inguruan.