Polonian daude Laudio BHIko zenbait ikasle, Erasmus+ programaren barruan. Zehazki, Janowiec-eko eskola ezagutzera joan dira. Maiatzaren 14an atera ziren Aiaraldetik, eta 21era arte egongo dira bertan. Udiarraga Abrisketaren esanetan, Gdansen daude, "iparraldean, itsaso baltikoan".
Asteazkenean ongi etorri ekitaldia egin zieten ikastetxean, eta elikagaiei buruzko aurkezpena izan zuten arratsaldean.
Ostegunean, berriz, Bigarren Mundu Gerraren museora gerturatu ziren, Gdanskeko alde zaharra ikusi zuten, baita itsaso baltikoa ere.
Ostiralean, aldiz, bertako historiari erreparatu zioten goizean, eta arratsaldean bizikletaz 20 kilometroko ibilbidea osatu zuten.
Gaur Familia eguna izango dute, eta bihar The Pottery Villagera hurbilduko dira. Arratsaldean, gainera, aisialdirako tartea areagotuko dute, dantzak, musika eta bertako tradizioa izango baitituzte protagonista.
Astelehena izango dute bertako azken eguna, asteartean itzuliko baitira Laudiora.