Jendetza espero dute aurten ere Hockey Egunean. Gardeako kirol zelaian egingo dute topaketa, ekainaren 1ean. 10:00etan hasita, maila guztietako hockey partidak egongo dira: benjaminak, alebinak, haurrak, gazteak, senior kategoriakoak... Bien bitartean, ordea, haurrentzako jokoak ere eskainiko dituzte.
Herri bazkariarekin berreskuratuko dituzte indarrak 14:30ean. Arratsaldean, berriz, sari banaketa eta zozketa izango dira ekintza nagusiak. Hector Borgek adierazi duenez, maiatzaren 29an emango dituzte egunari buruzko xehetasun gehiago.
Izen-ematea
Izena emateko azken eguna maiatzaren 27a izango da. 15€ balioko du inskripzioak, 12 urtez beherakoek 9€ ordaindu beharko badituzte ere. Interesdunek Laboral Kutxako ES70 3035 0045 26 0450069718 kontu korrontean egin beharko dute diru sarrera, izen deiturak jarrita.