Antzokiaren erredakzioko bigarren helegitea onartu dute eta zenbait proiektu onartu beharko dituzte aztertzeko

Aitor Aspuru Saez 2019ko mai. 18a, 07:02
Altzarraten egongo da Laudio Antzokia. / Aiaraldea.eus

Organo administratiboak enpresa batek jarritako helegitea onartu du, atzo Laudioko Udalak jakinarazi zuenez. Ondorioz, aurreko prozedura errepikatu beharko dute zenbait proiektu aintzat hartuta. Udal gobernu taldeak esan du pozik dagoela, aurrera egingo duelako esleipenak.

Jon Ander Altube alkateordeak atzo azaldu zuen hedabideen aurrean organo administratiboak erabakia hartu duela Antzokiaren erredakzioari buruz. Gauzak horrela, aurreko prozedura errepikatu beharko da, eta fase horretan epaimahaiak baloratuko ditu baztertutako zenbait enpresen proiektuak.

EH Bilduko ordezkariak adierazi zuen pozik daudela: "okerrena da etenaldiak jarraitzea eta proiektuak aurrera ez egitea". Alkateordearen aburuz, prozesua 2 hilabetez atzeratu da, baina normaltzat jo du: "proiektu garrantzitsua da eta ohikoa da helegiteen aurkezpena".

Berez, epaimahaia berriro elkartu beharko da eta bilera luzeak gauzatu beharko dituzte. Alkateordeak lasaitasunez hartu du berria: "epaimahaia teknikoa da, hortaz, berdin dio nork gobernatzen duen".

Altubek gogoratu du Antzokia proiektu estrategikoa dela eta azpimarratu du legealdia bukatzear egon arren, hainbat egitasmo abian daudela:

  • Alberto Aceroren urbanizazioa, 500.000 euroko inbertsioarekin.
  • Ermu Andra Mariko apaiz-etxea bukatzear dago. Altzariak erosteko esleipena prestatzen ari dira.
  • Isasi eta Bitorikako mendi-hegalak egonkortzeko obrak.
  • Irisgarritasuna kiroldegian. Ikerketa geoteknikoa osatu dute.
  • Ugarteko plaza berritzea auzoko jaiak baino lehen.
  • Trenbide gainetik igarotzen den Latiorroko zubi metalikoa kentzea. Renfek segurtasun neurri gehiago jarri ditu, dokumentazio gehiago eskatu dio udalari eta ekainera arte atzeratu da obra.
  • Bi furgoneta elektrikoren erosketa. Karga puntua prestatzen ari dira Arza pabiloian.
  • Virgen del Carmen kaleko argiteria aldaketa Euskal Energia Erakundearen diru-laguntzarekin.
  • Ellakuriko eta San Martin kirol guneetako aldagelen obrak abiatu dituzte.
  • Tenis kantxako estalduraren proiektua bukatu dute kirol elkartearekin elkarlanean. 197.000 euro beharko dira inbertsiorako.
  • Argiteria aldaketa abiatzear dago hockey zelaian.
  • Kalistenia parkeko esleipena onartu zen atzo eta lan zibilak laster hasiko dituzte.
  • Latiorroko Ikastetxeko umeen jolastokia berrituko dute eta Fabian Legorburun, ordea, saskibaloi kantxa.
  • Liburutegia Zubiko Etxean kokatzeko proiektua amaitu da 62.000 euroko inbertsioarekin.
  • Santa Luzia inguruan mendi hegala egonkortzeko lanak egikarituko dira.
  • Arza eta Industrialde poligonoetan berritze lanak egingo dira ere. 410.000 euro gastatuko dira bertan eta 105.700 euro Eusko Jaurlaritzaren ekarpenetik jasoko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide