Leherketa bat entzun dute Laudioko Ugarte auzoko zenbait bizilagunek gaur iluntzean, goi tentsioko dorre bateko transformadorean. Suhiltzaileak deitu dituzte eta hauek egoera bideratzera bertaratu dira.
"Gure lana izan da ingurunea babestea eta Iberdrolako kideak bertaratu arte itxarotea", azaldu dute larrialdi zerbitzuetako kideek, "korrontea moztu dutenean egoera kontrolatutzat eman dugu. Antza, Envases lantegian arazoak izango dituzte ekoizpenarekin, gertatutakoaren ondorioz".