Atzo -maiatzak 24- egin zen Laudioko Erosketa Karruselaren lehen zozketa. Beatriz Arjona Materi egokitu zitzaion 2.000 euroko bonoa, eta datorren ostegun goizean gastatu beharko du herriko establezimenduetan.
Apill-ek gogorarazi du diru-kopuru berdineko beste bi bono zozketatuko dituztela ekainaren 7 eta 21ean. Laudiocomercial.com atarian topatu daiteke kanpainari buruzko informazio gehiago.