“Hiritargoaren sailerako” proposamenak egin ditu Omniak

Txabi Alvarado Bañares 2019ko mai. 24a, 17:26

Omniako kideak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Hainbat espazio atondu nahi dituzte, zenbait adin-tarteetako pertsonentzat.

Prentsa oharra plazaratu du Omniak Udaleko “Hiritargo sailaren” antolaketa proposatzeko. Iragan  astean plazaratu zuen alderdi laudioarrak udala berrantolatzeko plana, eta hor aipatu zuen sail berri hori sortzearen ideia. Herriko elkarte eta klubei laguntzea izango litzateke arlo horren zeregin nagusienetako bat. Horrez gain, hainbat espazio atontzea dute buruan alderdi laudioarreko kideek: Jubilatuen Zentro berria eraiki nahi dute udaletxearen alboan, Txikilekuarekin, nerabeentzako topagunearekin eta gazteentzako aisialdi zentro batekin batera.

Gizarte Inklusiorako Mahaia ere jarri nahi dute abian, legealdi osoan gelditua egon dela argudiatuta. Amiantoaren edota etxegabetxeen aurka ere jardungo dutela nabarmendu dute Omniako kideek. Zerbitzu sozialei dagokionez, Aiaraldea hiri-gune izendapena jasotzea bultzatuko dute, zerbitzu gehiago eskuratu ahal izateko. Zentzu horretan, “Aldundia gehiago inplikatu” beharko dela uste dute taldeko kideek.

Parte hartze eta gardentasun araudia ere sortu nahi dute, udalaren webgunearen eta mugikorrerako aplikazioaren bidez. Txakurrei lotutako ordenantza sortu eta espazioak ere atondu nahi dituzte, Nerbioi ibaia eta udalerriko beste errekak garbitzeko plana garatzearekin batera.

Bideo honetan azaldu dituzte aurrera eraman nahi dituzten beste hainbat alor:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide