Istripua jazo da gaur arratsaldean Aretan, Anuntzibaiko jauregiaren alboan dagoen bidegurutzean, 20:15ak aldera. Motor batek eta auto batek elkarren aurka talka egin dute. Motor gidaria zauritu egin da eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira bera artatzera. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez dago auto ilararik eta trafikoa ohiko errimoan doa.