Ekainaren 1etik 16ra izango da Garagardoaren ibilbidea

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mai. 30a, 08:47
Garagardoaren ibilbidea antolatu du APILLek. / Maria Victoria Fernandez

Ekainaren lehen hamabostaldian izango da Laudioko Garagardoaren ibilbidea. 15 tabernek hartuko dute parte, eta zozketa ugari iragarri dituzte.

Ekaineko lehen hamabostaldian egingo dute Laudioko Garagardoaren ibilbidea. Guztira, 15 tabernek hartuko dute parte aurtengo dinamikan. "Ekainaren 1etik 16ra Laudioko Garagardoaren Ibilbidean hainbat garagardo mota disfrutatu ahal izango dituzu", adierazi du Claudio Perez APILLeko kudeatzaileak. Establezimendu horietan dastatu ahal izango dira garagardo bereziak. Horrez gain, zenbait gauza zozketatuko dituzte partaideen artean: "12 zigiluekin betetzen duten eta ekainaren 18a baino lehen APILL-eko postontzian uzten duten guztien artean, Municheko Oktoberfestera joateko 2 pertsonarentzako bidaia bat zozketatuko da (Araba Bidaiak lagunduta) baita 10 garagardo-sorta ere".

Bestalde, kontsumizio bakoitzaren truke txartel bat eskuratuko du herritarrak 16 garagardo sortaren zozketan parte hartzeko. 

Taberna parte hartzaileak
Ondorengoak dira ekimenera batu diren ostalaritza zentroak eta eskainiko dituzten garagardoak:

  • Alboka (Complot)
  • Aldatz (Leffe Blodn)
  • Arrañope (Guinnes Nitro Ipa)
  • Azoka (Lagunitas Ipa Barrila)
  • Bonaire (Budweiser amerikarra)
  • Gorka (San Miguel Magna)
  • Haitzulo Barri (Brugse Zot Dubbel barrila)
  • Iluntze (Hop house 13)
  • Indriska (Magna)
  • Kaia (Franziskaner barrila)
  • Keska (Dougall's 9)
  • Lauri Barria (Oro Bilbao barrila)
  • Odeibar (Budeojovicky, Czech Brewed)
  • Sorgin (Konig Ludwig barrila)
  • Txango (Oro Bilbao barrila)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide