Ondorengo dendetan egin zituen erosketak horretarako: Electrodomésticos Izaskun, Baimen, Migola, Monai, Ez&Bai, Kendas, Trenpea Calzados Roiz, Berriak, Olympus Kiroldegia, Irrintzi, Kukuma, Foto Irudi, Naikari eta Zuhaitza.
Trenpea dendan lortu zuen Arjonak boleto irabazlea. Apilleko kideek nabarmendu dute kanpaina arrakasta handia izaten ari dela, parte hartzeko 4.452 txartel bete baitira guztira orain arte. Ekainaren 7an egingo dute 2.000 euroko bigarren bonoaren zozketa. Laudiocomercial.com atarian topatu daiteke ekimenari buruzko informazio guztia.